Schalke 04 3. Valentzia 1

Opariak eskertu egin behar dira

Valentziak sartu du lehen gola, baina Schalkek hiru egin ditu gero, eta final-laurdenak jokatuko ditu

Julen Etxeberria.
Donostia
2011ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Schalke 04. Neuer; Uchida, Hoewedes, Metzelder, Escudero; Kluge (Sarpei, 82. min.), Matip (Papadopoulos, 60. min.); Farfan, Raul, Jurado (Draxler, 76. min.); eta Gavranovic.

Valentzia. Guaita; Bruno Saltor, David Navarro, Ricardo Costa, Mathieu; Banega (Tino Costa, 70. min.), Topal; Joaquin, Pablo (Soldado, 64. min.), Mata; eta Aduriz (Jonas, 75. min.).

Golak. 0-1. Ricardo Costak (16. min.); 1-1. Farfanek (40. min.). 2-1. Gavranovicek (52. min.). 3-1. Farfanek (93. min.)

Epailea. Jonas Eriksson (Suedia). Txartel horiak: Schalkeko Klugeri, Escuderori eta Farfani; eta Valentziako ???????????????.

Bestelakoak. 61.000 ikusle inguru Gelsenkirchengo Veltins Arena estadioan.

Defentsan huts larriak egiten dituen taldeak garesti ordaindu ohi du gero. Gauza bakarra gerta daiteke hori gerta ez dadin: aurkariak huts horiei etekinik ez ateratzea. Eta horixe gertatu zen atzo Gelsenkirchengo Veltins-Arena estadioan. Schalkek huts mordoa egin zituen, horietako asko defentsan, eta horietatik gehienak larriak. Valentziak, hala ere, ez zituen aprobetxatu. Kontrakoa gertatu zitzaion Schalkeri: izan zituen aukerak baliatu zituen. Ondorioa: Alemaniako taldea final-laurdenetan ariko da hiru urte geroago —2007-2008 denboraldian Bartzelonaren aurka jokatu zuen—.

Azken emaitza ikusita, pentsa daiteke Schalke Valentzia baino askoz gehiago izan zela. Baina ezta gutxiagorik ere. Ez zen izan horrenbesteko alderik, eta Alemaniako taldea ez zen nahierara aritu. Aitzitik, sufritu egin zuen, Valentziak sartu baitzuen lehen gola partida hasi eta ordu laurden eskasera. Etxekoen zorionerako, lehen kolpeari erantzuteko gaitasuna izan zuten, eta Farfanek berdinketa lortu zuen atsedenaldira joan aurretik faltaz.

Etxekoen susperraldiak jarraipena izan zuen bigarren zatiaren hasieran. Hala, Gavranovicek bigarren gola sartu zuen 52. minutuan. Schalkek zuen abantaila, baina Valentziak gol bakarra behar zuen egoerari buelta emateko. Eta izan, izan zituen aukera garbiak, baina alferrik. Adurizi kostako zaio atzoko gaua ahaztea, aurrelari donostiarrak huts barkaezinak egin baitzituen. Ezintasun horrek eta itsu-itsuan berdinketaren bila joan behar izateak izan zuen ondoriorik, Farfanek hirugarren gola sartu baitzuen.

Tottenham, aurrera

Festa Gelsenkirchenen, eta festa Londresen, White Hart Lane estadioan. Tottenham Hotspur final-laurdenetarako sailkatu zen atzo, itzuliko partidan Milanekin hutsean berdindu ostean —0-1 irabazi zuen joanekoan Italian—. Tottenhamek ia 50 urte zeramatzan Txapeldunen Ligako final-laurdenak jokatu gabe, 1962tik, hain zuzen ere. Orduan finalerdietara iritsi zen. Milanek, berriz, Europako lehiaketa nagusian burua altxatu ezinik jarraitzen du. 2006-2007 sasoian txapeldun izan zenetik ez du inoiz gainditu final-zortzirenetako langa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.