Udakoen ostean, negukoak. Olinpiar Jokoak hasi dira ofizialki, eta lehen aldiz udakoak antolatu zituen hiri berak antolatuko ditu negukoak ere. Gaur arratsaldeko lehen orduan piztu dute berriro olinpiar sua Pekinen. Xi Jinping Txinako presidenteak inauguratutzat eman ditu jokoak, eta bearekin izan dira hasiera ekitaldian munduko hainbat agintari izan dira. Thomas Bach Nazioarteko Olinpiar Batzordeko (NOB) presidenteak horien aurrean «bakeari aukera bat» emateko eskatu du, eta Pekingo Neguko Olinpiar Jokoek iraun bitartean olinpiar su-etena errespetatzeko. Bachen hitzetan, «atal berri bat» idatziko dute joko hauek kirolaren historian.
Hasiera ekitaldiak hamabost zati izan ditu. Zhang Yimou zinegile txinatarrak zuzendu du. Udaberriaren hasieraren alegoria bat izan da ekitaldia, eta ez dira su artifizialak izan dira. Ekitaldian izan dira jokoetan parte hartuko dute 3.000 kirolarietatik asko ere. Hamabost kiroletan eta 109 probatan lehiatuko dira. Pekinez gain beste bi hirik hartuko dituzte jokoak: Yanqingek eta Zhangjiakouk, hurrenez hurren, Pekindik 80 eta 180 kilometrotara.
Txinako Gobernuak segurtasun eta osasun neurri oso zorrotzak ezarri ditu. Zenbait herrialdek ez du parte hartuko boikot diplomatikoa egiteko, gizadiaren aurkako krimenak direla-eta Txina salatzeko. Lau euskal herritarrek hartuko dute parte: Lucas Egibar snowboarderra eta Imanol Rojo, Adur Etxezarreta eta Manex Salsamendi eskiatzaileak.
Egibarrek otsailaren 10ean hartuko du parte, snowboard krosean. Rojo iraupen eskian ariko da, 15+15 eskiatloian igandean, estilo libreko 15 kilometrokoan otsailaren 11n, eta estilo libreko 50 kilometrokoan hilaren 19an. Etxezarreta, berriz, eski alpinoan lehiatuko da, jaitsieran igandean eta supererraldoiko probetan otsailaren 8an. Eta Salsamendi iraupen eskian ariko da, estilo libreko 15 kilometrokoan otsailaren 11n, eta estilo libreko 50 kilometrokoan masan egindako irteeran otsailaren 19an.