Olasagastiri ebakuntza egin diote, ezker eskuan izandako zauriak osatzeko

Joxemari Olasagasti, maila nagusiko finala amaitutakoan. MONIKA DEL VALLE / ARP.
2015eko abenduaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AIZKORA. Joxemari Olasagastik istripu larria izan zuen herenegun, etxean enbor batzuk prestatzen ari zela motozerrak salto egin eta ezker besoa harrapatu ostean. Atzo egin zioten ebakuntza zauriak osatzeko, eta, medikuen arabera, eskuko mugikortasuna berreskuratuko du. Igeldoko aizkolaria baikor da, eta agindu du besoa zainduko duela hurrengo hilabeteetan. Lesioaren ondorioz, Olasagastik ezingo ditu indarrak neurtu Aitzol Atutxarekin otsailean egitekoa zen apustuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.