Olaizola II.a eta Aretxabaleta estu, ordezkoen aurka

Zubieta minez eta Xala gaixorik, partida duina jokatu dute Aritz Lasak eta Ceciliok, baina 22-19 galdu dute

unai zubeldia
2014ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Uste eta nahi baino askoz larriago, baina, espero bezala, laugarren partida jarraian irabazi zuten atzo Olaizola II.ak eta Aretxabaletak, Donibane Garazin, Aritz Lasa eta Cecilioren aurka (22-19). Marka da gero, baina Zubieta geratu zen lehenengo ezinean, eskuko minez; eta, atzo bertan, sukar altuarekin, jokatu ezinik zegoela jakinarazi zuen Xalak. Hiru partidatik hiru irabazita zegoen bikotea ordezkoz josita, normalena gertatu zen: galtzea. Hori bai, 17-19 aurretik izan ziren Aritz Lasa eta Cecilio, oso partida duina jokatuta, eta Olaizola II.aren azken txanpa bikainari esker saihestu zuten faboritoek ezusteko handi-handia. Behar den guztietan enpresak eurengan konfiantza izan dezakeela berretsi zuten galtzaileek.

Lehen bi sailkatuak parez pare, atzo, Donibane Garazin, eta hirugarren eta laugarren sailkatuak, gaur, Iruñean. Martinez de Irujok eta Barriolak finalerdietako ligaxkara begira hasteko aukera polita daukate, Berasaluze II.a eta Albisu menderatu eta hirugarren garaipena errenkadan lortuta. Asegarceko bikoteak, berriz, joan den asteko garaipenari segida eman nahiko dio, behetik gora doan bikotea dela berresteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.