Olaizola I.ak ez du Asegarcen jarraituko, enpresak ez baitio kontratua berritu

38 urteak beteak dituela eta hamazazpi urteko ibilbidearekin, ez du erretiroa hartuko, eta Garfen jarraitu nahi du

Imanol Magro Eizmendi.
Gasteiz
2013ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Asier Olaizolak hilaren bukaeran esango dio agur Asegarceri. Enpresak duela bi aste jakinarazi zion ez ziola kontratua luzatuko. Aurrelariak 38 urte ditu, eta hamazazpi urteko ibilbidea egin du profesionaletan. «Albisteak ez ninduen ezustean harrapatu; iaz urte bakarrerako berritu zidatenean banekien azkena izango zela». Olaizola I.ak ez du agur partida edo antzekorik izango, jokatzen jarraituko baitu. «Garfe edo enpresa txiki batean jarraitu nahiko nuke. Niri gehien gustatzen zaidana pilotan jokatzea da, eta horregatik jarraitu nahi dut».

Olaizola I.ak 1996an egin zuen debuta, eta Aspetik igaro ondoren Asegarcen egin du ia ibilbide guztia. 2000ko hamarkada hasierako pilota profesionalaren ikurretako bat izan zen: binakako bi txapel lortu zituen (1999an eta 2001ean) eta bi aldiz izan zen txapeldunorde. Buruz buruko txapelketan hiru aldiz iritsi zen finalerdietara, eta ia ibilbide guztian estelarrak jokatu ditu. Urte hau izan da ibilbideko zailena: txapelketa bakarrean hartu du parte, eta enpresak partida gutxi jarri dizkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.