Okerragoa izan zitekeen

San Antoniok berdindu egin du Cuencan, norgehiagoka ia osoan markagailuan atzetik joan ondoren

Erredakzioa
Iruñea
2009ko urriaren 4a
00:00
Entzun
San Antoniok burua altxatu ezinik jarraitzen du. Iruñeko taldeak aukera ona zuen atzo sasoi hasiera zuzendu eta pixkana-pixkana gora egiten hasteko. Aurkaria ere aproposa zen, Cuenca, talde apala. Baina alferrik, San Antoniok ezin izan zuen irabazi. 33na berdindu zuen. Nafarrek, hala ere, ez dute kexatzeko arrazoi askorik, puntua sari ona baita. Ia partida guztian atzetik joan ziren. Bost goleko desabantaila ere izan zuten (31-26), baina azken minutuetan suspertu egin ziren, eta partida berdindu. Besirevic (hemeretzi geldiketa), Malmagro (zortzi gol), Mindegia eta Nikcevic (zazpi gol) izan ziren onenak San Antonion. Iruñeko taldea ez dabil batere fin denboraldi hasiera honetan. Hiru partida daramatza irabazi gabe, eta Asobal ligako lehen bost partidak jokatuta, lau puntu ditu.

Bestelako egoeran dago Arrate, bost punturekin, baina partida bat gutxiago jokatuta. Eibarko taldeak gaur jokatuko du Ligako bosgarren jardunaldiko partida, Alcobendasen (Espainia), etxeko taldearen aurka (20:30).



Cuenca 33

San Antonio 33

Cuenca. Bozic, Sabonis (4), Mendoza (1), Markovic (4, 1p), Grosas(6, 4p), Carvajal (5), Nilsson (1) -hasierako zazpikoa-; Castillo, Maione (3), Lopez (3), Da Costa (1), Pavan (5) eta Rodriguez.

San Antonio. Besirevic, Mindegia (7), Ruesga (1), Hernandez (5), Malmagro (8), Nikolic (2), Nikcevic (7) -hasierako zazpikoa-; Ristanovic, Guardiola (1), Vargas, Belaustegi, Dominikovic, Alvarez (1) eta Agirrezabalaga (1).

Markagailua. 2-2, 5-4, 10-7, 12-10, 14-13, 18-16 (atsedenaldian);20-18, 24-21, 28-24, 31-27, 32-31 eta 33-33.

Epaileak. Casado eta Vera. Bi minutu kanporatuak: Cuencako Sabonis, Nilsson, Maione (2) eta Grosas (2); eta San Antonioko Vargas, Belaustegi, Nikcevic, Alvarez (2) eta Dominikovic (3, txartel gorria ikusi zuen).

Bestelakoak. 1.400 ikusle inguru Sargal pabiloian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.