Osasuna

Oier Sanjurjok iragarri du erretiratu egingo dela

Lizarrako jokalariak 37 urterekin utziko du futbola. Osasunako kapitain izandakoak AEK Larnacan jokatu du azken denboraldian.

jarraia228660.jpg
Beñat Mujika Telleria.
2023ko maiatzaren 29a
12:26
Entzun

Osasuna utzi eta urtebetera, futbola utziko duela iragarri du Oier Sanjurjok (Lizarra, Nafarroa, 1986). Zale gorritxoek gogoan dute azken kapitain handiari Sadarreko zelaian egin zioten agur hunkigarria. 2008an egin zuen Osasunako lehen taldearekin debuta, Lehenengo Mailan. Geroztik 356 neurketa jokatu zituen Osasunako elastikoarekin, eta iazko ekainean fitxatu zuen AEK Larnacak. Zipreko taldeak atzo amaitu zuen liga, hirugarren postuan. Horrela, taldea Konferentzia Ligarako sailkatu ostean esango du agur Oierrek.

Nafarraren ordezkaritza agentziak sare sozialetan zabaldutako bideo batean iragarri du albistea. Bertan, zenbait egunkaritan egindako elkarrizketak, albisteak eta erreportajeak agertzen dira, eta Oierrek berak jarri dizkio hitzak bideoari. «Azken txistu hotsak eman dio amaiera partidari, baita nire kirol ibilbide profesionalari ere. Emozio eta sentimendu desberdinak kudeatzea tokatzen zait: Harrotasuna, nostalgia, ilusioa eta beste zenbait», nabarmendu du Osasunako kapitain ohiak lehen segundoetan. Bestalde, eskerrak ematen dizkie bere ibilbideko hiru taldeei: Osasunari, AEK Larnacari, eta Celtari. Gorritxoei bereziki, «nire ibilbide profesionala eta hazkunde pertsonala garatzeko aukera emateagatik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.