Oier Sanjurjok erretiratu egingo dela iragarri du

2023ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Osasuna utzi eta urtebetera, erretiroa hartuko duela iragarri zuen atzo Oier Sanjurjok (Lizarra, Nafarroa, 1986). Zale gorritxoek gogoan dute azken kapitain handiari Sadarreko zelaian egin zioten agur hunkigarria. 2008an egin zuen Osasunako lehen taldearekin debuta, Lehenengo Mailan. Geroztik, 356 neurketa jokatu zituen Osasunako elastikoarekin, eta iazko ekainean fitxatu zuen AEK Larnacak. Zipreko taldeak atzo amaitu zuen liga, hirugarren postuan. Horrela, taldea Konferentzia ligarako sailkatu ostean agurtuko da.

Sare sozialetan zabaldutako bideo batean iragarri zuen albistea. Bertan, hainbat egunkaritanegindako elkarrizketak, albisteak eta erreportajeak agertzen dira. Eskerrak ematen dizkie bere ibilbideko hiru taldeei: Osasunari, AEK Larnacari eta Celtari. Gorritxoei bereziki: «Nire ibilbide profesionala eta hazkunde pertsonala garatzeko aukera emateagatik». Haren taldekide Mikel Gonzalezek ere erretiroa hartu du. 11 sasoi egin zituen Realean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.