FUTBOLA. Realak eta Mikel Oiartzabalek akordioa lortu dute kapitainaren kontratua luzatzeko. 2024an amaituko zitzaion kontratua eibartarrari, eta beste lau urtez berritu du; 2027-2028ko denboraldia amaitu arte. Luzaro egon da zelaitik kanpo belauneko lotailu gurutzatuan izandako lesio baten eraginez, baina duela hilabete itzuli zen. Atzo arratsaldean sinatu zuen kontratu berria.
2015-2016 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin. Geroztik, bide oparoa egin du, eta zaleen jokalari kuttunetako bat da. 25 urte baino ez dituen arren, Oiartzabalek 80 gol sartu ditu Realarekin, eta, beste bat sartuz gero, txuri-urdinen historiako hamar golegile nagusien artean sartuko da.
Eibartarraren esanetan, Realaren inguruko egoera guztiak positiboak dira klubak «hazten» jarraitu dezan: «Duela hamabost urte zegoen egoera ikusita, balio handiagoa ematen zaio egungo egoerari. Bertako jokalariek hemen egon nahi dugu, eta kanpokoek hona etorri nahi dute».
Oiartzabalek 2028ra arte berritu du kontratua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu