NIRE VUELTA

Ohorea izan da, Paco

2005eko irailaren 17a
00:00
Entzun
Badakit gogaikarria naizela pentsatuko duzuela, baina gaur ere nire liderraz hitz egin behar dut, eduki daitekeen liderrik onenetakoa dut eta. Oso gustura egin dut beretzat lan. Ohorea izan da niretzat halako txirrindulari batekin, eta batez ere halako pertsona batekin, lan egitea. Bera, gainera, oso esker onekoa da. Etapa amaituta taldekide guztiei banan-banan eskerrak ematen dizkigu. Hau irakurtzen baduzu, Paco ez dut uste, baina tira, eskerrik asko.

Denboraldi amaierara heltzen ari gara, eta afaria egin beharko dugu. Aurtengoa berezia izango da, azkena baita. Hala ere, aurrerantzean, taldekide bezala ez, baina lagun bezala afariak egiten jarraitzea espero dut.Etapaz ezer gutxi konta dezaket. Aurtengo Vueltako etaparik lasaiena eta erosoena izan da. Amaieran izan ezik. Hori sua piztu dutena CSCkoek. Ez dakit zergatik izan den, baina 80 kilometro ordura joan gara momentu batzuetan. Eta eskerrak ez duen euririk egin, bestela...Bihar [gaur], erlojupekoa dugu, baina ezer berezirik ez dela gertatuko uste dut, sailkapen nagusia erabakita baitago. Mentxoven eta Ruben Plazaren artean erabakiko da etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.