Obenasak etxean irabazi du, eta hirugarren partida behartu

Iruñeko taldeak 78-73 hartu du mendean Girona, eta datorren asteazkenean jokatuko du partida erabakigarria

Erredakzioa
Iruñea
2013ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Obenasak ez dio denboraldiari agur esan nahi. Lehiatzen jarraitu nahi du, historia egiten. Atzo beste mugarri bat lortu zuen, final-laurdenetako hirugarren partida erabakigarria behartuta. Iruñeko taldeak 78-73 irabazi zion Gironari Arrosadia pabiloian, eta horri esker, datorren asteazkenean aukera izango du finalerdietarako sailkatzeko. Gironan jokatuko da partida, Herrialde Katalanetan (20:30).

Obenasa luzapenean nagusitu zitzaion Gironari, arauzko denbora 67koarekin amaitu ostean. Horrek agerian uzten du kantxan izandako parekotasuna. Bi taldeek izan zuten aukera irabazteko, eta luzapenean, etxekoak hobeto aritu ziren. Taldeko lana izan zen Ruben Lorentek entrenatutako taldearen makulua. Lau jokalarik gainditu zuten hamar punturen langa: Arguellok hemezortzi puntu lortu zituen, Revueltok hamabost, Herrerak hamahiru eta Sotiriuk 11. Maria Asurmendiren gidaritza ere nabarmendu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.