Obenasak 49-56 irabazi dio Hondarribia-Iruni

Nafarrek bost partida zeramatzaten irabazi gabe, baina erabat nagusi izan dira lehen laurdenetik bertatik

Erredakzioa
Donostia
2012ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Estu eta larri iritsi zen Obenasa derbira. Ligari bikain ekin ondoren, nafarrek bost partida zeramatzaten porrotak pilatuz, eta sailkapeneko zulora gerturatzen ari ziren, 3-5eko balantzearekin. Hondarribia-Irun, berriz, indartu egin da azken jardunaldietan, eta 4-4ko balantzearekin, sailkapenaren erdialdean zegoen atzoko partida hasi aurretik. Hasi eta bukatu ezinean aritu ziren, ordea, gipuzkoarrak. 5-0 aurreratu arren, 10-23 amaitu zen lehen laurdena, eta 27-38 atsedenaldira. Atsedenalditik bueltan bi taldeek estutu egin zuten defentsan, eta aipagarria izan zen oso etxekoen ezina. Bederatzi puntu besterik ez zituzten lortu hamar minutuko tartean. 9-13koa izan zen hirugarren laurden horretako partziala (36-51).

Etxekoek ez zeukaten zereginik. 5-0eko partzialarekin, 41-51 gerturatu ziren, eta azken segundoetan asmatu egin zuten biko saskiratzeekin. Baina ordurako poltsikoan zeukan garaipena Obenasak. Merezita. 49-56.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.