NIRE VUELTA. Pakito Txokolateroren omenez...

2005eko irailaren 16a
00:00
Entzun
Nire eta Manceboren bidea banatu egingo da Vuelta bukatu ondoren eta haren izaera goratzeko baliatu nahi nituzke lehen lerroak, merezi duelako. 10 urte egin ditugu elkarrekin eta beti ondo, inoiz ez arazorik. Tipo jatorra da, leiala oso, gure Pakito Txokolatero, eta esker onekoa ere bai. Iaz afari bat ordaindu zigun taldekide denei, eta aurten ere bere oparia jaso dugu. Niri ordulari bat oparitu dit, besteei ardo botila kaxa edo play station-a. Tamainakoak asko eskertzen dira.

Etapaz. Comunitat Valencianakoek zer egiten zuten jarraitzeko esan nizuen eta horrela izan da. Ikaragarri dabiltza eta badirudi ihesaldian nor sartuko den etapa hasi aurretik erabakitzen dutela. Jakina, haiek sartu arte atsedenik ez beste guztientzat. 30 lagunek egin dugu hanka lehen mendatean eta Beldaren taldeko sei, tartean. 16ko taldeak egin du ihes gero eta Comunitat Valencianako lau. Hau marka! Ez dute liderrik Vuelta irabazteko, eta pena da. Valverderen tankerakoren bat izan balute, orduan bai polita Vuelta. US Postal Tourrean bezala ari dira!Ni neu saiatu naiz beste behin. Ikusi duzue, alferrik. Ihesaldi ona harrapatzea partxis jokoan aritzea baina dezente zailagoa dela esaten badizuet, ulertuko nauzuelakoan nago (kar,kar).Helmugan gertatu denaz, anaiak eta biok nahiko ondo ezagutzen dugu Pascual Rodriguez. Azeri samarra da, gehiegi, agian, eta ez da eskuzabal-eskuzabala lana egiterako orduan. Besteen bizkar lortu nahi izaten du arrakasta sarri eta atzo ere horregatik galdu zuen etapa. Txenterekin egon naiz eta esan dit, Sorensenek harbidean erasotu dionean, Txenteri utzi diola haren bila irteteko ardura. Txentek ere ezagutzen du Pascual Rodriguez eta azkenean berak tiratu behar izan du. Helmugan badakizue zer gertatu den. Ereiten denaren araberakoa jasotzen dela!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.