NIRE VUELTA. Baikorra izatea ona da, baina gehiegi ere...

2005eko irailaren 14a
00:00
Entzun
Aurrena. Atseden egunekin aspertuta nago; ikaragarri sufritzen dut hurrengo egunean. Eta, batez ere, etapa hau: nazkagarria izan da, lehen 70 kilometroak ordu eta erdian egin ditugulako, sekulako ziztuan, eta ihes egin duten zortzi lagunak ez atzera ez aurrera ibili direlako, 30 segundotik gorako errenta lortu ezinda. Jakina, ihesaldirik egin ez eta atzean egurrean.

Quick Step eta gu geu jarri gara lanean ihesaldi horrek bidea egin ez zezan, eta gertatutakoaren erantzule ere bagara. Zergatiari bueltak ematen ari naiz oraindik. Unzue kirol zuzendariak esan ez digu ba, irratitik, Pablo Lastras taldekidearekin Valladoliden etapa irabaz genezakeela! Niretzat pentsatu dut: «Gizon hau ez duk oso naturala. Bettini, Perdiguero eta Petacchi dauden bezala egonda, Lastrasentzat lanean? Beno, beno...». Nola pentsa daiteke Milan-San Remo irabazi duen txirrindulari batek kilometroko aldapa ez duela gaindituko? Harrigarria benetan!Ikusi duzue zer gertatu den helmugan. Lastras 8. postuan helmugaratu da. Berez baikorra izatea gauza ona da, bainagehiegi izatea ere... Lastrasek irabaziko zuela pentsatzea miraria zen, ezinezkoa, baina Unzue berera eta gu ihesaldiak zaintzera. Helmugan, noski, txikituta. Kontua da sarri-sarri egiten dituela holakoak Unzuek. Covadongako etapan ia-ia tiratzen jartzeko agindu zuen, bere ustez Mancebo ondo zegoelako, baina Mancebok berak esan zion Unzueri taldea lasai uzteko, ez zegoela ondo. Egin dituenak sonatu samarrak dira. Jimenez zenarekin egindakoekin gogoratzea besterik ez duzue. Hutsegiteak ikasteko direla, baina...Helmugan gertatutakoaz, Bettini nagusi izan da, baina askoz indartsuago dago Petacchi. Gero eta indartsuago dago, gainera, eta Munduko Txapelketa berea izango da ezer arrarorik gertatzen ez bada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.