NIRE VUELTA. Atzokoan lehertuta, gaur ere antzera

2005eko irailaren 15a
00:00
Entzun
Gaztelaniaz tremenda etapa, esaten zuten lankideek helmugan. Euskaraz askoz hobeto moldatzen naiz, gaztelaniaz baino, baina behingoz barkatuko didazue, euskarazko hitzik erabili ez dudalako. Ez dut horretan pentsatzeko indarrik.

Umoretsu hasi dugu eguna, atzo Laiseka zaharrari gertatu zitzaiona gogoratzen, etapa hasi aurretik. Gaztela aldean ohitura handia omen dute zaldiekin eta lasterketak jarraitzeko, baina atzo bakarren bat aztoratu eta tropelaren atzetik hasi zen ero-ero. Inguruan nor eta gure Laiseka. Tropelak ihes egin zion zaldiaren erruz eta berriro taldera iristeko hartu zuen berotuarekin gozatu ederra hartu dugu.Abian ginela konturatzerako joan zaigu irribarrea aurpegitik. Hau da ziztua, urduritasuna, geldirik egon ezina. Buf! Erruduna ez da Liberty izan gaurkoan, ihesaldiei bidea egiten utzi dielako. Aspalditik kolperik gabeko mutur-joka ari gara CSC eta gu, Illes Balears, indartsuago nor dagoen erakusteko gogoz. Zer gertatu da? Ihesaldi ahalegin batean talde bateko bakarren bat sartzen zela, eta beste taldekoak ez, eta tiraka. Ondoren alderantziz. Saunier Duvalek eta Comunitat Valencianak ere gu bezala zeuden, aurrean egon nahi zuten nola edo hala, eta denok ordezkariren bat sartu dugun arte, ez da bakerik izan. Egongo zela zirudienean Mancebok jo du aurrera eta niretzat pentsatu dut: «bueno, orain arte lepoa luze-luze eginda, ikusiko duk orain...». Batez bestekoari begiratu eta 43 kilometro orduko. Normala!Egun bat gehiago egin dugulako pozik egon beharko nuke, baina nago gaurko etapan atzokoan baino gehiago sufrituko dugula. 200 kilometro, ibilbide traketsagoa, Comunitat Valencianakoak sutan... haiek hartzen duten ihesaldian sartzea izango da Avilara txiki-txiki eginda ez iristeko gakoetako bat. Beteko den...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.