NERek Euskadi Fundazioaren txirrindulari taldea babestuko du

Erredakzioa
2013ko urriaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskdi Fundazioak eta NER groupek akordioa izenpetu dute eta, ondorioz, fundazioa ez da desagertuko. Euskadi kontinental mailako txirrindulari taldeak aurrera segitu ahal izango du, NER group osatzen duten 21 enpresa taldeen diru babesa lotu duelako. Berri agentziek jakitera eman dutenez, Euskadi Fundazioa NER groupek koordinatuko du. Eta alde teknikoa eta kirol arlokoa Jon Odriozola Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendari ohiak eta Nafarroako txirrindulari ohiak gidatuko du.

Akordioari buruzko xehetasun gutxi eman zituzten. Baina euskal erakundeen oniritzia badu akordioak eta, honenbestez, Derion (Bizkaia) duten egoitzan lanean segitu ahal izango dute. NER group osatzen duen enpresa taldeak dei bat egin die gainerako taldeei «proiektu hau lagundu eta partekatua izan dadin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.