Irudia. Donostia

Nerea Sorondok ez du parekorik izan

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2018ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Nerea Sorondok aurrenekoz irabazi zuen atzo Donostiako Urrezko Kopa. Berako aizkolariak erakustaldia eman zuen Trinitate plazan. 11.34ko marka behar izan zuen 36 ontzako bost enborrak erdibitzeko, Irati Astondoa bigarrenak baino 2.05 gutxiago (13.39). Hirugarren Maika Ariztegi izan zen (14.22); laugarren, Itxaso Onsalo (14.22); eta, bosgarren, Xanta Sousa (18.53). Bilbon, berriz, buruz buruko Bizkaiko txapelketa jokatu zuten, eta Aitzol Atutxak ez zuen ezustekorik onartu. Dimoztarra hamabigarren aldiz izan zen txapeldun. Bigarren Julen Larrea izan zen, sei minutura, eta, hirugarren, Hodei Ezpeleta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.