FUTBOLA. Reala ari da datorren sasoirako taldea osatzen. Eta zutabe nagusietako bat ziurtatu du: Nerea Eizagirrek beste urtebetez jarraituko du.
Kapitainari hilaren 30ean amaituko zitzaion kontratua, baina kluba eta bera ados jarri dira hitzarmen hori beste denboraldi batez luzatzeko.
«Pozik eta gustura» dago Eizagirre. «Polita da nire bizitzako taldean jarraitzea. Txikitatik nuen ametsa Realarekin debuta egiteko. Egin nuen, eta jada zazpi denboraldi daramatzat taldean. Pozgarria da beste urtebetez jarraitzea», esan du, kontratua sinatu berritan.
Argi ditu helburuak: «Nire onena eman nahi dut, eta ahal dudan lanik onena egin. Taldearekin gozatuz jarraitu nahi dut, baita taldeak nirekin gozatzen segi dezan ere. Amets asko ditugu elkarrekin egiteko».
Eizagirre funtsezko jokalaria bilakatu da urteek aurrera egin ahala. Denboraldi honetan ere oso garrantzitsua izan da Natalia Arroyo Realeko entrenatzailearentzat: Espainiako Ligan, 29 partida jokatu ditu, eta bost gol sartu ditu, eta gola sartzeko hamabi pase eman.
Nerea Eizagirrek beste urtebeterako berritu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu