Nerea Eizagirrek 2023ra arte berritu du Realarekin

Aperribai eta Eizagirre. REALA.
2021eko irailaren 9a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Realak Nerea Eizagirre lotu du 2023. urtera arte. Tolosako erdilariari datorren urteko ekainaren 30ean amaitzen zitzaion kontratua.

«Hau nire etxea da, eta hasieratik garbi izan nuen hemen segitu nahi nuela. Gauzak ondo atera dira, eta egun berezia eta pozgarria da gaurkoa niretzat», baieztatu zuen kontratua sinatu ondoren. Ekitaldian Jokin Aperribai presidentea, Roberto Olabe futbol zuzendaria, Garbiñe Etxeberria saileko arduraduna eta haren senideak izan ziren.

Udan Nahikari Garciak, Mariasun Quiñonesek eta Nuria Mendozak taldea utzi ostean, taldeko lehen kapitain izendatu zuten. Beste kapitainak Iraia Iparragirre, Maddi Torre eta Amaiur Sarriegi dira. «Kapitain izatea esanahi handiko kontua da, are gehiago harrobiko jokalari bat izanda. Nire helburua orain arte bezala lanean segitzea da, eta taldeak denboraldi ona egitea». Udan, besteak beste, Manchester Cityren eskaintza baztertu zuen. Txapeldunen Liga Realarekin jokatzea amesten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.