Nerea Arruti eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a-k irabazi dute 2022ko Euskal Pentatloia. Atzo iluntzean jokatu zen proba, Azpeitiko zezen plazan.
Arrutik 21:09ko denbora egin zuen. Urduri hasi baldin bazen ere, harriarekin, aizkora lanean nagusitu zen, eta hortik aurrera zuzen joan zen garaipenera. «Kola gehiegi bota diot», esan zuen, harriarekin izan zituen zailtasunak azaltzeko. «Baina banekien azkena geratuko nintzela harriarekin, besteak harri jasotzaileak direlako». Bi aste barru jokatuko du Gipuzkoako aizkora txapelketa, eta orain horri begira dagoela gaineratu zuen.
Karmele Gisasolak irabazi zuen iaz, baina aurten bigarren postuan iritsi zen. Lucia Orbek irabazi zuen hirugarrena.
Gizonezkoetan, Iruretagoiena nagusitu da, iaz bezala. 31:36ko denbora egin du, eta iazko marka hobetu du, bi minutuz. Indarrez amaitu zuen, gainera, proba guztiak erraz egin ostean. «Aurreneko bi lanetan topera ateratzea izan da nire estrategia, eta ondo atera zait». Lehenengo kilometroan bareak jo duela adierazi zuen, baina gero aurre egin diola. Egindako denborarekin pozik zegoela adierazi zuen, baina aurreikusten zuela proban oso ondo arituko zirela kirolariak, «aurten oso ondo prestatu» zirelako.
Bigarren Julen Gabirondok egin zuen, eta Xabier Zalduak irabazi zuen hirugarren postua.
Ikusi gehiago:Kirolaririk osoena izateko lehian