Aizkora

Nerea Arruti nagusitasunez gailendu da Euskal Herriko Aizkora txapelketan

Lanak amaitzeko 17 minutu eta 59 segundo behar izan ditu. Ia lau minutu atera dizkio Nerea Sorondo bigarren sailkatuari.

Nerea Arruti lanean, gaur, Elgoibarren (Gipuzkoa). JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2023ko urriaren 15a
19:27
Entzun

Nerea Arrutik erakustaldia eman du gaur goizean Elgoibarren (Gipuzkoa), Euskal Herriko Aizkora txapelketan. Urnietakoak 17 minutu eta 59 segundo behar izan ditu emakumeen txapelketa batean orain arte egin duten lanik luzeena amaitzeko. Denera seina enbor erdibitu behar izan dituzte aizkolariek: 36 ontzako bi, 45 ontzako beste bi eta bi kana-erdiko.

Lehen enborrean erori egin bada ere, Arrutik hasieratik hartu du aurrea. Tarte handia atera die gainontzeko aizkolariei, eta horren erakusle izan dira amaierako denborak. Hiru aldiz txapeldun izana da Nerea Sorondo, eta Arrutik baino ia lau minutu gehiago erabili ditu enborrak mozteko (21:54), eta Oihana Fernandez de Barrenak, podiuma osatu duenak, zazpi minutu gehiago (25:10). Laugarren izan da Ane Zapirain (29:13), bosgarren Maika Ariztegi (30:53) eta seigarren (Malen Barrenetxea (35:26).

Dena den, txapeldunak adierazi du hobeto egin zezakeela. Esan du ez dela batere eroso sentitu, eta halako alderik ez zuela espero ere aitortu du: «Baina azkenean lanak egin ditugu, eta txapela etxera».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.