Nazabalek nagusitasunez irabazi du seigarren Urrezko Kopa

Arrospideren marka hobetu du, eta bera da Donostiako trofeo gehien pilatu duen aizkolaria

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Floren Nazabalek seigarren aldiz irabazi zuen atzo Donostiako Urrezko Kopa, eta Anjel Arrospide gainditu zuen probaren palmaresean. Biak berdinduta zeuden, bosna trofeorekin, baina Etxarrikoak atzo hautsi zuen oreka, eta erakustaldia emanda, gainera.

Nazabal bakarrik aritu zen proba osoan, eta ikuskizun bikaina eman zion Trinitate plazako harmailak bete zuen jendetzari. Aspaldi ez zen hainbeste jende batzen Urrezko Kopa ikustera. Bosgarren kanaerdirako —hamalau ziren guztira— minutu erdiko aldea zuen, eta zazpigarrenerako minututik gorakoa. Bere garaipena ez zen une bakar batez ere egon kolokan.

Lehia politena bigarren posturakoa izan zen, eta Iñaki Azurmendik Juanjo Lopezen aurretik bukatu zuen. Iazko txapeldunak txakalaldia izan zuen azken txanpan eta ezin izan zion eutsi erritmoari. Jose Mari Olasagastik, laugarren, lan apala egin zuen, eta Joseba Otaegik ez zuen bere maila eman. Azkenik, probako markak berean dirau. Donato Larretxearen 1995eko markak (27.17) hobetu ezina dirudi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.