Floren Nazabalek irabazi zuen igandean Nafarroako Maila Nagusiko Aizkora Txapelketa, etxean, Etxarri Aranatzen. Horrenbestez, seigarren txapela eskuratu zuen. Hasieratik aritu zen aurretik garaipenaren bila, eta lehen enborra kenduta gainerako guztiak bota zituen aurretik. Nazabalek 28 minutu eta 18 segundotan amaitu zituen lanak.
Juan Jose Lopez izan zen txapeldunordea, 29.57ko markarekin. Donato Larretxea sailkatu zen hirugarren postuan, 33 minutu eta 28 segundoko denborarekin. Txapel eta dominetatik kanpo gelditu dira Antonio Senosiain eta Ohian Larretxea. Olaguearraren marka 37.30 izan zen, eta Berarrarena, 41.57.
Nazabalek nagusitasunez irabazi du berriz Nafarroako Txapelketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu