Natxo Monrealek erretiroa hartu du, 36 urterekin, ibilbide oparoa egin ostean
FUTBOLA. Natxo Monrealek bukatutzat eman du bere kirol ibilbidea, 36 urterekin, hamasei urtez punta-puntan aritu eta gero; 2006an egin zuen debuta Osasunarekin. Nafarroako taldean, Malagan, Arsenalen eta Realean jokatu du, eta Ingalaterrako hiru kopa, hiru superkopa eta Espainiako kopa bat irabazi ditu; azken hori Realarekin, 2021ean. Final horretan jokatu zuen azkenekoz, ordutik min hartuta egon baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu