Nahikari Garciak beste bi sasoirako berritu du kontratua
Realeko zaleek berri bikaina izan zuten atzo. Izan ere, Nahikari Garcia Realeko aurrelariak beste bi denboraldirako berritu du kontratua talde txuri-urdinarekin; 2019ko ekainaren 30era arte, hain zuzen ere. 20 urteko jokalari urnietarrari sasoi honen amaieran bukatzen zitzaion kontratua, eta zalantzan zegoen ea jarraituko zuen, eskaintza bat baino gehiago baitzituen. Azkenean, ordea, etxeko taldearen alde egin du. «Oso pozik nago etxeko taldean hazten jarraituko dudalako», aitortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu