Murias taldeak Beñat Intxausti fitxatu du

Odriozola eta Intxausti. MURIAS.
2018ko urriaren 10a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Datorren sasoirako taldea osatzen hasi da Euskadi Murias, eta atzo jakinarazi zuten Beñat Intxausti fitxatu dutela denboraldi baterako. Skytik fitxatu du Muriasek.

Azken hiru urteetan hiru aste eskasean baino ez da lehiatu Intxausti, mononukleosi baten ondorioz. Osatu da, eta berriro ere bere onena eman nahi du: «Orain ondo nago. Proiektu honetan sinesten dut. Etxeko proiektua da, eta urtetik urtera haziz eta sendotuz doa. Azken sasoian garaipen garrantzitsuak lortu dituzte, eta hori ere erabakigarria izan da etortzeko». Duen eskarmentua eskaini nahi dio taldeari.

Jon Odriozola zuzendariak fitxaketaren garrantzia nabarmendu du: «Guretzat oso garrantzitsua da datorren urtean Beñat Intxausti gurekin izatea. Euskal txirrindulari onenen artean dago eta, nahiz eta bi urte txar pasatu, benetako Beñat berreskuratu nahi dugu».

Nicolas Mateos taldearekin egin zuen debuta profesionaletan, 2007an. Ondoren, besteak beste, Euskaltelen egon zen (2010). Urte hauetan lortutako garaipenen artean, Italiako Giroan irabazitako bi etapak nabarmendu behar dira. 2009an bigarren izan zen Euskal Herriko Itzulian, eta 2013an zortzigarren Italiako Giroan. Bestalde, Enara Lopezek eta Aroa Gorostizak Durango Euskadi-Muriasen segituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.