Murgoitiok denboraldiko bederatzigarren garaipena lortu du Asteasun

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Egoitz Murgoitio (Hirumet) jaun eta jabe izan zen atzo Asteasuko ziklo-kros proban, eta denboraldiko bederatzigarren garaipena lortu zuen. Lehenengo itzulitik zeukan dena eman zuen, eta aurkari zuzenak azkar utzi zituen atzean. Pozik zegoen bizkaitarra lasterketa amaieran: «Igorren maila eskasa eman nuen, eta amorratuta aritu naiz. Garaipena lortu dut, eta kontentu nago. UCIrako puntuak lortzeaz gain, hain proba garrantzitsu batean lehen postua egitea zer den badakit». Bigarren postua Aitor Hernandezentzat (Euskaltel-Euskadi) izan zen, irabazlearengandik minutu eta 54 segundora helmugaratuta. Podiuma, berriz, Jose Antonio Hermidak (Multivan Merida) osatu zuen, ia hiru minutura iritsita.

Murgoitiok ez du atseden hartzeko beta handirik izango, bihar bertan Espainiako Kopako hirugarren proba puntuagarria jokatuko baitu Puente Viesgon (Kantabria, Espainia). Orain arteko biak irabazi egin ditu Abadiñokoak. 23 urtez azpiko mailan, atzo, Jonathan Lastrasek (Hirumet) irabazi zuen, taldekide duen Pablo Rodriguezi aurre hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.