Zorte ona ematen dio Sierra Nevadak (Espainia) Lucas Egibarri. Jada bosgarren aldia du non snowboard kros probako Munduko Kopan gailentzen den. 2015ean, 2016an eta 2019an Veysonnazen irabazi zituen hiru urrezko domina; laugarrena, 2020an, Sierra Nevadan hori ere. Munduko Kopako finala hasi aurretik, esan zuen duela hiru urteko pistaren «oso antzekoa» zela aurtengoa. «Azpiegitura berdina da, eta lehiatzeko gogotsu nago». Ibilbide bikaina izan du finalera arte: final laurdenetan markarik onena egin zuen Egibarrik; finalerdietan, Omar Visintinen (Italia) atzetik sailkatu zen. Baina, finalean, urrezko domina poltsikoratu du berriz. Bigarren sailkatu da Visintin, eta, hirugarren, Lorenzo Sommariva (Italia).
Emakumezkoetan, Charlotte Bankes britainarra gailendu da. Biharren eta hirugarren Chloe Trespeuch (Frantzia) eta Lindsey Jacobellis (AEB) izan dira, hurrenez hurren.