Alberto Munarrizek ezin izan zuen finalerako txartela lortu atzo. Espainiako waterpolo selekzioak 10-9 galdu zuen Serbiaren kontra finalerdietan, eta brontzezko dominaren lehian borrokatzearekin konformatu beharko du. Partidaren zati handi batean aurretik joan zen Espainiako selekzioa, baina neurketaren azken txanpan aurrea hartu zion Serbiak. Beste behin, jokalari inportantea izan zen Munarriz: 25 minutu pasatxo jokatu zituen, eta bi gol sartu. «Min ematen du. Partida alde genuen; ez dugu jakin markagailua mantentzen eta azken laurdena jokatu behar zen bezala jokatzen», esan zuen nafarrak lehia amaitutakoan.
Partida parekatua izan zen; tentsio handikoa. Minutu baten faltan, berdinduta zegoen markagailua: 9-9. Baina unerik erabakigarrienean asmatu zuen Serbiak. Azkenean, 10-9 nagusitu ziren.
Bihar jokatuko dute brontzea jokoan dagoen partida, Hungariaren kontra, 06:40an. Finalean Grezia eta Serbia izango dira.
Tokio 2020
MUNARRIZ, FINALETIK AT
Espainiako waterpolo selekzioak galdu egin ditu finalerdiak, Serbiaren kontra: 10-9. Munarrizek bi gol sartu ditu. Brontzea dute xede.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu