Azaroaren 21ean hasiko da futboleko Munduko Kopa Qatarren, eta nahiz eta oraindik ez diren jokatu bigarren aukerako kanporaketa guztiak, egin dute jada lehen ligaxkaren zozketa. Txapelketako lehen partida zein den jakiten da multzoen zozketa eginda. Herrialde antolatzaileak jokatzen du, eta oraingoa hauxe izango da: Qatar-Ekuador.
Gainontzean, zozketan ziren zotzi multzo buruek nahiko bide samurra izango dute ligaxka gainditzeko. Bigarren ontzian zegoen aurkaririk gogorrena Alemania zen, eta hori Espainiari egokitu zaio bere multzoan. Kroazia zen ustez bigarren selekzio zailena, eta Belgikaren multzora joan da. Bi multzo horietako lehen bi sailkatuak aurrez aurre izango dira final-zortzirenetan. Ziurrenik bi horiek dira multzorik zailenak.
Kontuan izan behar da, Qatargoa neguan jokatuko den lehen Munduko Kopa izango dela, eta horrek eragina izango duela liga txapelketetan. Etena izango baitute azaroa eta abendua artean, eta beraz Europakoak, adibidez, lehenago hasi beharko dute. Hauek dira ligaxkako zortzi multzoak.
A multzoa
-Qatar
-Ekuador
-Senegal
-Herbehereak
B multzoa:
-Ingalaterra
-Iran
-AEB
-Ukraina, Eskozia edo Gales *
C multzoa
-Argentina
-Saudi Arabia
-Mexiko
-Polonia
D multzoa
-Frantzia
-Arabiar Emirerri Batuak edo Peru *
-Danimarka
-Tunisia
E multzoa
-Espainia
-Costa Rica edo Zeelanda Berria *
-Alemania
-Japonia
F multzoa
-Belgika
-Kanada
-Maroko
-Kroazia
G multzoa
-Brasil
-Serbia
-Suitza
-Kamerun
H multzoa
-Portugal
-Ghana
-Uruguai
-Hego Korea
*Bigarren aukera