Bikotekide bat? Patxi Ruiz.
Aurkari bat? Irujo.
Pilotaleku bat? Labrit.
Partida bat? 2018an Jokin Altunari irabazi nion San Fermin torneoko lau eta erdiko finala.
Unerik onena? Txapelak.
Eta txarrena? Lesioak eta greba: oso gogorra izan zen.
Idolo bat? Titin eta Mikel Goñi.
Zer eman dizu pilotak? Dena.
Eta kendu? Deus ez.
Pilotari izan ez bazina? Mendizalea.
Pilota profesionalak duen onena? Gauza asko ditu onak.
Eta txarrena? Niretzat, ez du.
Ametsik baduzu? Bai, asko.
Eta damurik? Bat ere ez.
Ezaguna izateak arazoak eragin dizkizu? Garai batean, gogorra egiten zitzaidan, baina hori ere gainditu nuen.
Zaletasunen bat? Autoak. Autozale amorratua naiz. Ez naiz nekatzen pantaila baten aurrean autoak ikusteaz.
Bizitzeko leku bat? Leitza.
Eta oporretarako? Filipinak.
Eta parrandarako? Euskal Herria! [ozen esan du].
Jaki bat? Patata tortilla.
Edari bat? Txakolina.
Kanta bat? Su Ta Garren edozein. Jarraitzaile amorratua naiz.
MOTZEAN, 22-RA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu