Montenegron jakingo da Itxako lehena den edo ez
ESKUBALOIA. Buducnostek 32-21 hartu zuen mendean herenegun Oltchim. Beraz, igande honetan Buducnostek eta Itxakok Montenegron jokatuko duten partidako emaitzak zehaztuko du nor izango den multzoko lehena. Bost gol baino gehiagoko aldeaz galdu ezean, Lizarrako taldea izango da lehena. Bestalde, Arratek Antequerari egingo dio gaur bisita Asobal ligan (20:45).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu