Philippe Montanierrek asteko prentsaurrekoa emango du gaur 11:15ean, Zubietan. Ikusmin handia dago, lehen aldiz hitz egingo baitu entrenatzaile frantziarrak sasoiaren amaieran Reala utzi eta Stade Roazhonera joango dela iragarri ondoren. Halere, ezusterik ezean, ez du argibiderik emango taldea uztearen arrazoien inguruan. Azken asteetan gaiaz galdetu dioten bakoitzean argi utzi du taldearen jarduna dela garrantzitsuena eta ez bere etorkizuna. Gaur ere ziurrenik beste horrenbeste esango du, are gehiago azken bi jardunaldietan Realak jokoan zer duen kontuan hartuta.
Bestalde, Illarramendik eta Velak hobera egin dute. Erdilariak badu oraindik aukera etzi jokatzeko. Aurrelariak aukera txikiagoa du, osatu bada ere partida bateko zigorra bete behar baitu. Realak, hala ere, helegitea aurkeztu du.
Montanierrek gaur hitz egingo du lehen aldiz ez duela segituko jakinarazi ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu