Montanier: «Ulertzen dut zaleen erreakzioa»

2012ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
REALA. Philippe Montanierrek atzo onartu zuen «ulertzen» duela Espanyolen aurka galdu ondoren zaleek izandako erreakzioa —haren dimisioa eskatu zuten—, baina argi utzi zuen bere ardura nagusia «taldea prestatzea» dela, eta ez zaleekin adiskidetzea. Malagako lehian haren etorkizuna jokoan ote dagoen galdetuta, Realeko entrenatzaileak esan zuen ez duela horretan pentsatzen. Deialdiari dagokionez, Illarramendi eta Agirretxe zerrendan daude, osatu egin baitira. Markel, berriz, Donostian geratu da. Hervias eta Fuchs Reala B-ko jokalariak dira berrikuntzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.