Montanier: «Ez da nire etorkizunari buruz hitz egiteko garaia»

De la Bella eta Zurutuza Valentziaren aurkako partidarako deialdian sartzeko moduan egongo direla uste du

Erredakzioa
Donostia
2013ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Phillippe Montanierrek ez du bere etorkizunari buruz hitz egin nahi denboraldia bukatu arte. Realeko entrenatzaileak atzo esan zuenez, ez zen haren kontratuari buruz hitz egiteko garaia , eta auzi horrek, orain, ez diola axola. «Arduratzen nauen etorkizun bakarra Relarena da, eta, niretzat, etorkizuna oraina da, Valentziaren aurkako partida». Teknikariak uko egin zion aste honetan hedabideetan Realeko zuzendaritzarekin izaten ari den ustezko negoziazioei buruz mintzatzeari. «Egia esan, ez du zurrumurruei adi egiteko denborarik». Zurrumurru horien arabera akordioa egina legoke, eta 2015era arte luzatuko luke kontratua.

Kontratua bainoago, Valentziaren aurkako partida da orain Montanierren buruhaustea. Hamaikako osatzeko «bizpahiru» zalantza dituela onartu zuen, eta gaurko entrenamenduan uxatuko ditu. Zalantza horien artean Zurutuza eta De la Bella daude, teknikaria, baina, baikorra da. «Erritmo onean ikusi ditut, eta deialdian sartzeko moduan daudela uste dut. Azken saioan ikusiko dugu zenbaterainoko hobekuntza izan duten». Antoine Griezmannek ezingo du jokatu, zigortuta baitago, eta hark ez jokatzeak aldaketak eragingo ditu.

Valentziaren aurkakoa «ligako partidarik zailena» dela nabarmendu zuen, baina ez «final bat». Baita ondo argudiatu ere: «Valentziaren aurka irabazi, eta beste partidetan gure maila ematen ez badugu, garaipenak ez du ezertarako balioko». Teknikariak, halaber,aurkariaren sasoi eta bolada ona goratu zuen. «Bigarren itzuli bikaina egiten ari da. Hamabigarren postutik bosgarrenera igaro da, eta zortzi gol sartu ditu azken bi partidetan».

Mikel Ricok, ere ez

Montanierrek bezala, Mikel Ricok ere ez zuen bere etorkizunari buruz hitz egin nahi izan atzo. Zurrumurren arabera, Athleticek Granadako erdilaria fitxatu nahi du, baina Arrigorriagakoak ardura bakarra du buruan: «Orain, gauza batek bakarrik arduratzen na: taldearen etorkizunak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.