Caja Laboral Baskonia 76. Montepaschi Siena 64

Mila komeri eta gero, aurrera

Lampek, Nocionik eta Cookek lan bikaina egin dute Siena garaitzeko; CSKA izanen du parez pare azken laurdenetan

Maciej Lampe, David Moss Montepaschikoarekin lehian, atzo. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Andoni Urbistondo.
2013ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Caja Laboral Baskonia. Cook (5), Causeur (7), Nocioni (13), Milko Bjelica, Pleiss (3) —hasierako bostekoa—; Lampe (27), Nemanja Bjelica (6), San Emeterio (13) eta Heurtel (2).

Montepaschi Siena. Brown (24), Rasic, Moss (5), Kangur (1), Eze (7) —hasierako bostekoa—; Carraretto (2), Sanikidze (7), Hackett (6), Ress, Janning (8) eta Ortner (4).

Markagailua. 15-11, 39-27 (atsedenaldian); 57-42 eta 76-64.

Epaileak. Pukl, Ankarali eta Lopes. Kangur kanporatu zuten.

Bestelakoak. 13.528 ikusle Buesa Arenan.

Gorabeherak, jokalari aldaketak, entrenatzailearena ere, mirariak, konfiantza falta, adorea, borroka, zaleen bultzada... Batek daki zenbat bizipen, sentsazio, komeria bizi izan diren Buesa Arenan eta Baskonian Euroliga hasi zenetik. Sei hilabete geroago, udaberria ate joka, Gasteizko taldea pozarren dago, Top 8a jokatuko duelako. Ez ahaztu nondik datorren Tabaken taldea. Miraria lortu zuen liga erregularrean, Cedevita Zagreb menderatuta. Eta bigarren miraria orain Top 16an, Sienari irabazita. Tentsioak luze, oso luze iraun zuen harmailetan, Bartzelona eta Atenasko partidak Gasteizkoa baino beranduago bukatu zirelako. Bost bat minutu, baina bukaezinak. Inor ez zen mugitu, Bartzelonak ozta-ozta menderatu zuelako Maccabi, eta Olympiacosena oso geldo zihoalako. Greziarrek ere irabazi egin zuten, eta Khimki eta Siena izan dira, azkenean, bidean geratu direnak.

Azken laurdenetako txartela Gasteizen gertatzen zenaren baitan egon izan balitz, kronika honen kontakizuna errazagoa litzateke, urduritasuna askoz txikiagoa, Baskoniak eroso garaitu zuelako Italiako taldea. Baldar ekin zion, urduri, 2-7 atzetik, gauzak ondo egiteko presarekin, agian, baina tenplea lortu zuenean hankapean ibili zuen Toscanako taldea. Maciej Lampek partida ikaragarria egin zuen Sienak saskipean duen zuloa baliatuz (27 puntu eta 9 errebote). Alboan tamainako partida gehienetan neurri ona ematen duen jokalaria eduki zuen, Chapu Nocioni. Argentinarraren grina erabakigarria izan zen, eta bere zenbakiak, oso onak: 13 puntu, 13 alderatze.

Baskoniak kate motzean lotu zuen Bobby Brown, Sienako izarra, eta lan ilun horretan funtsezkoa izan zen oraino egur handia jaso duen jokalaria: Omar Cook. Joko antolatzaileak bere onetik atera zuen Brown, eta haren talentua gabe, Siena hankamotz ibili zen.

Nabarmentzeko modukoa Sienak hirukoetan izan zuen portzentaje kaskarra, bukaeran erabakigarria. Lehen zatian %15 bakarrik asmatu zuen, 13 ahalegin eta bi baino ez barrura, eta 40 minutuak jokatuta, %31. Sienak hirukoetan jarri zuen bere energia guztia, eta sartu ez ziren neurrian itzali egin zen. Baskonia pal MadrilGola du Real Madrilril
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.