Txirrindularitza

Mikel Nievek txirrindularitza profesionala utziko du

Txirrindulariak berak eman du erabakiaren berri, sare sozialetan. Denboraldia bukatzean hartuko du erretiroa, hamabost urteko ibilbidea egin ondotik. 38 urte ditu.

Uxue Rey Gorraiz.
2022ko abuztuaren 30a
10:22
Entzun

Mikel Nievek bukatutzat eman du bere kirol ibilbidea, 38 urterekin. «Munduko lasterketarik onenetan hamabost urte egin ondoren, urte honen amaieran txirrindularitza profesionalari agur esateko ordua iritsi da», idatziz hasi du agur mezua leitzarrak. Sare sozialetan zabaldu du idazkia, zaleei erabakia jakinarazteko.

Ikusi gehiago:Mikel Nieveren ibilbidea, hamar argazkitan:

Esker oneko hitzez josia da argitaratutako mezua. «Gozamena izan da tropelean txirrindulari ibili eta tropel horren inguruan txirrindulari mundua osatzen dutenekin esperientzia hau bizitzea», adierazi du. Azaldu du ibilbide profesionalean emandako urteak «ahaztezinak» izanen direla. Orduan argitu du zein den hemendik aurrera hartuko duen bidea, eta zergatia iradoki. «Beste esperientzia batzuk bizitzen hasteko momentua iritsi da. Eskerrik asko!».

Nieve 2008an lotu zitzaion ibilbide profesionalari txirrindularitzan, Orbea-Oreka SDA taldean. Gerora, beste hainbat taldetan ere lehiatu da: Euskaltel-Euskadi, Sky, Bike Exchange, eta Caja Rural.

Ikusi gehiago:Mikel Nieveren ibilbidea, hamar argazkitan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.