Mikel Nievek luzatu egin du Mitchelton taldearekin duen kontratua, bi urterako

2019ko urriaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Mikel Nievek eta Mitchelton Scott taldeak akordio bat egin dute igotzaile leitzarraren kontratua bi urte luzatzeko. Nievek 35 urte ditu, eta profesional mailan egingo duen hamabosgarren sasoia izango da hurrengoa. Aurten arazo handiak izan ditu eroriko baten ondorioz, baina argi du zein den bere rola 2020rako: «Garrantzitsu izan nahi dut itzuli handietan, taldekideak babestuz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.