Mikel Nievek Caja Ruralen korrituko du hurrengo denboraldian

TXIRRINDULARITZA. Bike Exchangekin zuen kontratua amaituta,Mikel Nievek Caja Ruraren korrituko du hurrengo denboraldian. Bertan korritu zuen profesionaletarako urratsa egin aurretik: 2003-2007 artean. «Berezia da Caja Ruralera itzultzea, etxera. Ilusio handiarekin nago, nire onena emateko irrikaz. Urte hauetan asko hazi da taldea, eta nire ekarapena egin nahi dut: bai errepidean, baita hortik kanpo ere. Nire esperientzia baliatu nahi dut, gazteenei laguntzeko», adierazi du Nievek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu