FUTBOLA

Mikel Merinok Arsenalen jokatuko du

Talde ingelesak 33,5 milioi euro ordainduko ditu Realeko jokalariagatik. 2028ra arteko kontratua egin diote.

Mikel Merino, artxiboko irudi batean. JAVIER ZORRILLA / EFE
Mikel Merino, artxiboko irudi batean. JAVIER ZORRILLA / EFE
Aitor Garmendia Etxeberria.
2024ko abuztuaren 23a
14:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Ahoz aho zebilen eta, azkenean, atzo baieztatu zuten. Realak eta Arsenalek akordio bat egin dute, eta Mikel Merino Ingalaterrako taldera joango da. Arsenalek 33,5 milioi euro ordainduko ditu erdilari nafarragatik, eta Realak beste 5 milioi jaso ahal izango ditu helburuen araberako aldagaiengatik. Gainera, Osasunak ere jasoko du diru kopuru bat, Merino haren haztegian aritutakoa baita.

Iruñeko erdilariak Osasunan hasi zuen kirol ibilbide profesionala. Ostera, Alemaniako Ligan aritu zen, Borussia Dortmund taldean. Urtebetez aritu ostean, Ingalaterrara joan zen, Newcastle taldera. Eta handik Euskal Herrira itzuli zen, 2018an. Ordutik aritu da Realean. Orain, 28 urterekin, Ingalaterrara itzuliko da.

Arsenal taldean donostiar bat izango dute entrenatzaile, Mikel Arteta. 2028ra arte sinatu du kontratua, baina beste urtebetez luzatzeko aukerarekin. Artetaren taldeak bigarren amaitu du azken bi denboraldietako Premier League txapelketetan. Aurten ere, ondo bidean, garaipenaren lehian ibiliko dira. Gainera, Txapeldunen Ligan ere arituko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.