Mikel Lopetegik irabazi du Harri Txikien Euskadiko Txapelketa, bigarren urtez

2019ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
HARRI-JASOTZEA. Mikel Lopetegi Urra da Harri Txikien Euskadiko Harri-jasotze Txapelketako garailea. Bigarrenez jantzi zuen txapela igandean, Alegian (Gipuzkoa) jokatutako proban. Guztira 13.337,5 kilo jaso zituen. Inhar Urruzuno izan zen bigarren, eta Aimar Irigoien hirugarren. 12.112,5 kilo eta 11.662 kilo jaso zituzten, hurrenez hurren. 100 kiloko bola, 112,5 kiloko kubikoa, 125 kiloko zilindrikoa,eta 125 kiloko laukizuzena jaso zituzten, hiru minutuko txandatan bakoitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.