Mikel Labakak Rayo Vallecanon jokatuko du hastear dagoen denboraldian. Philippe Montanierrek argi utzi zion atzelariari ez zela bere asmoetan sartzen, eta Labakak taldearen Italiako egonaldia utzi zuen atzo Donostiara etorri eta kontratua eteteko. Labakak, halere, Lehen Mailan jarraituko du, bi urterako akordioa sinatuko baitu Madrilgo Vallecas auzoko taldearekin. Kontratua eteten duenean agur prentsaurrekoa emango du.
Labakak hamabost urteko ibilbideari etena jarriko dio. Realeko harrobian hazi zen, eta taldeko jokalari beteranoetako bat zen, pisu handikoa aldagelan. Urteak pasa ahala, baina, haren garrantzia gutxituz joan da zelaian, haren posturako lehiakortasuna igo delako. Montanierrek gutxi jokatuko zuela esan zion, eta beste zentralak nahiago zituela. Labakak, baina, jarraitzea erabaki zuen, eta Italiako egonaldira joatea. Bi aste geroago, iritziz aldatu du.
Mikel Labakak Reala utzi du, eta Rayo Vallecanon jokatuko du sasoi honetan
Montanierrek gutxi jokatuko zuela jakinarazi zion, eta taldea utzi du 15 urteko ibilbidearen ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu