Mikel Balentziagak 2022ra arte luzatu du kontratua

2021eko otsailaren 11
00:00
Entzun
Jokalarien kontratuak berritzen segitzen du Athleticek. Astelehenean, Unai Vencedorrek berritu zuen; atzo, berriz, Mikel Balentziagak. Etete klausularik gabe berritu du, eta 2022ra arte. Balentziagak hamar denboraldi daramatza Athleticen, 271 partida jokatu ditu, eta bi titulu irabazi: 2015eko eta aurtengo Espainiako Superkopak. Pozik zegoen kontratua berritu duelako: «Nire bizitzako egunik berezienetakoa da. Oso pozik nago maite dudan klubean beste urtebetez jarraitzeagatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.