Mikel Alzola Lauzirika nagusitu da Giza Proben Euskadiko Txapelketan

2018ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
HERRI KIROLAK. Asteburuan jokatu zen Mungiako Aketxeko probalekuan (Bizkaia) Giza Proben Euskadiko Txapelketa. Bertan, bederatzi probalari aritu ziren nor baino nor gehiago, eta Mikel Alzola Lauzirika izan zen onena. 750 kiloko harria eraman behar izan zuten, eta Alzolak hiru plaza, zinta erdia eta 6,27 metroko marka egin zuen. Gotzon Abasolo izan zen bigarren, eta Gorka de la Conpcecion hirugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.