FUTBOLA.Realeko entrenatzaile Natalia Arroyok asteazkenean adierazi zuen taldea gehiago indartzeko asmoa zutela. Bada, atzo, txuri-urdinek datorren sasoirako hirugarren fitxaketaren berri eman zuten: Michaela Specht erdiko atzelari alemaniarra. 25 urte ditu, eta iragan sasoian Hoffenheimen jokatu zuen. Specht «pozik» dago Realarekin fitxatzeagatik: «Gogo handiz nago erronka berri honi heltzeko. Aurreko sasoian Espainiako Ligako hainbat partida ikusi nituen, eta oso gustuko dut bertan egiten den jokoa: baloia atzetik aterata, jabetza oinarri hartuta... Erakargarria eta dibertigarria da». Talde txuri-urdinak Txapeldunen Liga jokatuko du. «Aurreko sasoian jokatzeko aukera izan nuen, eta izugarrizko txapelketa da».
Bestalde, Athleticek denboraldiaurreko lehen lan saioa egin zuen atzo Lezaman, eta horren ostean mintzatu zen Iraia Iturregi entrenatzailea. «Aurreko sasoiko martxora arte bezala lehiatzen bagara, ondo arituko gara. Talde ausarta eta alaia izan nahi dugu».
Michaela Specht erdiko atzelaria fitxatu du Realak
Jokalariak 25 urte ditu, Hoffenheimetik dator, eta iragan sasoian Txapeldunen Liga jokatu zuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu