Emazteen Miarritzeko errugbi taldeko lau jokalarik salaketa jarri dute sexu erasoengatik

Taldeko artatzailearen kontrako salaketak ezarri zituzten urte hasieran, eta atzo goizean atxilotu zuten gizona. Epaiketa irailean izanen da.

Aguilera errugbi zelaia, Miarritzen, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Aguilera errugbi zelaia, Miarritzen, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko apirilaren 9a
17:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Miarritzeko emazteen errugbi taldeko artatzailea atxilotu zuten atzo goizean, sexu erasoengatik: taldeko lau jokalarik salaketak ezarri zituzten urte hasieran, eta heldu den irailean eginen dute epaiketa. Anartean, libre utzi dute 39 urteko kinesiterapeuta edo fisioterapeuta; kontrolpean atxikiko dute, eta ezinen du lanera itzuli.

Erasoak joan den irail eta urrian gertatutakoak dira. Serge Blanco emazteen taldea kudeatzen duen afizionatuen elkarteko presidenteak azaldu du «hainbat jokalari kexatu» zirela artatzailearen portaerengatik: «Berehala erabaki genuen Frantziako Errugbi Federazioarekin prozedura abiatzea».

Prozeduraren barnean, Baionako prokuradoreari seinalamendua helarazi zioten, eta urte hasieran lau salaketak jarri zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.