Miarritze hondoratu egin da Irlandan, Connachten aurka (22-14)

Galwayn galdu ondotik, biziki zail du Heineken Kopako final-laurdenetarako sailkatzea

Erredakzioa
Baiona
2012ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Arratsalde beltza bizi izan zuen, atzo, Miarritzek Connacht probintziaren aurka. Euskal Herriko taldea ez zen gai izan Galwayko taldeari irabazteko, eta hiru partidatan bigarren porrota jaso zuen Heineken Kopan (22-14). Hemendik aitzina, biziki zaila izanen du final-laurdenetara sailkatzea. Harlequins liderrak Italian jokatuko du gaur, eta baliteke Miarritzerengandik 10 puntura ezartzea. Sailkapen hipotetiko bat emanen lioken bigarren posturako, berriz, Connachtek abantaila hartu zion, defentsako puntua kendu baitzion Miarritzeri.

Connachten garaipenak ez zion deusik zor izan inori. Irlandarrak Miarritze baino gehiago izan ziren partida osoan zehar. Hirustako aitzinekoek partida ikusgarria jokatu zuten. Euskaldunak baino gehiago izan ziren. Baloia irabazteko borrokan, min egin zioten Miarritzeri. Uztartzeetan ere, hamaika zigor kolpe eskuratu zituzten.

Parean, Miarritze asmatu ezinik ibili zen. Gibelekoen artean, koordinazio falta ikusi zen, eta baloi anitzek lurrean bukatu zuten. Mat Berquist oso gris aritu zen, eta atsedenaldian zelaitik atera zuen Jack Isaacek. Connachteko gibeleko gazteek bereak eta bi egin zizkieten miarriztarrei. Vainikoloren entseguak, eta Dan Parks zakur zaharraren zangoak, garaipena eman zion Connachti. Atzokoaren ondotik, Miarritzek gogoeta sakona egin beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.