FUTBOLA. Lionel Messi Paris Saint-Germainen ariko da. Jokalari argentinarrak bi denboraldirako kontratua adostu du: aukera dago hitzarmena beste urtebetez luzatzeko. 40 milioi euro inguru irabaziko ditu urteko. Messi Parisen dago jada. Atzo pasatu zuen azterketa medikoa, eta jarraian sinatu zuen kontratua. Gaur aurkeztuko dute.
Messik Bartzelonan jarraitu nahi zuen, baina Kataluniako taldeak ezin zuen soldaten muga gainditu. Zor handia du. PSGk, berriz, ez du zorrik, eta 2023ra arte ez du soldatak ordaintzeko mugarik. Frantziako Ligak aukera hori eman dio, Qatarko Munduko Kopari egindako keinu gisa. Nasser Al-Khelaifi qatartarra da PSGren jabea.
Martin Merquelanzek, berriz, Rayo Vallecanon jokatuko du, Realak utzita. Baliteke Kevin Rodriguesek bide bera egitea.
Messik Paris Saint-Germainen jokatuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu