Frantzia errepublika izan arren, garai bateko erregeen aginte ankerra ez da desagertu. Tourreko antolakuntza da adibide. Nahi zutena egiten zuten lehen, eta nahi dutena egiten dute egun. Beti ziklisten kontura, jakina.
Ziento bat baldintza bete behar izaten dute parte-hartzaileek (autoak, bidoiak, Tourraren babesleak eramanÉ), eta onurak antolatzaileek irensten dituzte soilik. Ziklistei papurrak baino ez dizkiete banatzen. Egoeraren bihurria areagotu egin dute aurtengo Tourrean, taldekako erlojupeko arautegi xelebre bezain bidegabearekin. Txirrindularien izerdiari prezioa jarri diote orain antolatzaileek. Alegia, ziklista edo talde baten saria ez da egiten duen lanaren araberakoa, Tourreko antolakuntzak aldez aurretik erabakitakoa baizik.Hartutako neurriekin (diferentziak mugatu) berdintsu dio denboraldi hasieratik taldekako erlojupekoari berebiziko arreta jarri eta hura prestatzen aritzea edo axolagabe jokatzea. Antzekoa da, erreleboetan kontzentratuta eta koordinazio ia perfektuan aritzea, edo paisaiaren dotoreaz gozatzea. Tourrak garrantzi ia osoa kendu dio taldekako erlojupekoari, eta txirrindularien mutur-muturreko esfortzua hutsaren hurrengo utzi du.Antolatzaile buruargiren baten kriskitinak eta, adibidez, iaz Lance Armstrongek Luz Ardidengo etapan Jan Ullrich, Iban Mayo eta Haimar Zubeldia atzean uzteko egin zuen ahaleginak balio bera dute. Izan ere, iaz, estatubatuarrak 40 segundo jan zizkien beste hirurei Pirinioetako gain hartan, eta atzo, Ullrichek 39 segundoko oparia jaso zuen Armstrongekiko (berez 1.19ko aldea egon zen bien artean, baina sailkapen ofizialean 40 segundo baino ez), eta ia beste horrenbeste Mayok eta Zubeldiak Ullrichekiko (36 segundoko oparia).Euskaltel-Euskadik jaso du mesederik handiena arautegi berriarekin, baina ez zait bidezkoa iruditzen. Taldeari garrantzia kendu nahi badiote zuzenagoa deritzot taldekako erlojupekoa ez antolatzeari, edo, diferentziak arindu nahi badituzte distantzia laburtzea izan daiteke beste irtenbideetako bat. Baina, txirrindulariek dituzten bertuteen eta egindako lanaren araberako saria merezi dute.
ZIZTU BIZIAN. FRANTZIAKO TOURRA
Mesede bidegabeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu