FUTBOLA. Taldearen egoera irauli, eta hari identitate propio bat ematea». Helburu horrekin iritsi da Jose Luis Mendilibar Alavesen aulkira. Arabako taldeak ordubeteko epean jakinarazi zuen Javier Callejak ez zuela aulkian jarraituko, eta Mendilibar zela haren ordezkoa. Zaldibarko teknikariak atzo bertan zuzendu zuen lehen saioa Ibaian, eta igandean Mendizorrotzako aulkian eseriko da, Realaren aurkako derbian.
Callejari dagokionez, agur eskutitzean adierazi zuen «errespetatu» egiten zuela erabakia. «Eskertuta noa. Errespetuz hartzen dut klubaren erabakia, baina ez nator bat. Aurreko sasoian bezala, egoera iraultzeko moduan ginen».
Mendilibarren aroa abian da Alavesen aulkian
Zaldibarko teknikariak lehen entrenamendua zuzendu du, eta igandean egingo du debuta Mendizorrotzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu